XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Fisikariek eta kimikariek saiatuko dira inguratzen gaituen mundua ikertzen.

Ikasle guztiek ezagutzen dituzten izen andana luzea eman dezakegu: Gay-Lussac eta bolumenen legea, Mendeleiev eta elementuen aldizko sistema, Ampère, Faraday, Maxwell, Ohm, Oersted eta elektrizitateaz nahiz magnetismoaz aurkitutako legeak eta sortutako teoriak, Carnot-en legeak termodinamikan, argia eta Fresnel-en ikerketak.

Bizidunen munduaren ikerketak ere, Darwin-ez geroztik, beste bultzada izugarria hartuko du mende honetan.

Geure munduaz eta, hain zuzen, gizakiaz daukagun ikuspegia ere erabat aldatuko zaigu.

Darwin-ek, eta Lamarck-ek ere bai noski, eboluzioaz ematen dituzten datuek eta erizpideek berealdiko zirrara sortuko dute bere garaiko gizartean.

Baina, harez geroztik, gizakia benetan bere ingurunean kokatua geratzen da, bizidunen batasunaren partaide da eta historia berri baten jabe bihurtzen da.

Zientzia formaletan ere, natur zientzietan gertatzen den gauza berarekin aurkitzen gara.

Matematiketan aurrerabide nabarmenak egiten dira eta hor ditugu Gauss, Lagrange, Cauchy, Abel, Dedekind, Jacobi, Galois eta abar.

Geometrian, beste aurrerabide batzuren artean, lehenengo aldiz, Euklide-ren 5, ] postulatua onartzen ez duten geometria berriak sortuko dira.

Horrela, Bolyoi eta Lobatchewski-ren geometriak lerro zuzen batetik at dagoen puntu batetik, plano berdinean egonez, zuzen horren paralelo izango diren lerro infinituak marra daitezkeela esango digu.

Riemann-enak, aldiz, egoera berdinean inolako paralelorik ezin dela marratu postulatuko du.

Ez da ahaztu behar, bestalde, Einstein Riemann-en geometria honetaz baliatuko dela bere espazioa diseinatzeko.

Beste hainbeste gertatzen da giza zientzietan ere, etnografian, etnologian, hizkuntzalaritzan, psikologian, historian eta abar; baina ezin dugu hemen XIX. mendeko zientziaren historia egin.

Alde guztietatik, beraz, zientzien munduak aurrerapen eskerga eman du.

XIX. mendea erabat emankorra azaltzen zaigu.

D) POSITIBISMOAREN EZAUGARRIAK.